Joko Operadoreak JAZNri igorritako Jakinarazpen Tasatuak

Izapidea

 

Jakinarazpen Tasatuen Izapidea

  • Izapidearen xedea

    Operadorearen Jakinarazpen Tasatuak izapideak Espainian online jokoa merkaturatzeko lizentzia duten joko-operadoreen esku jartzen ditu jokoa arautzeko maiatzaren 27ko 13/2011 Legean nahiz horri dagokion araugintzan, hots, jokoaren gaineko lizentzia, baimen eta erregistroei buruzko azaroaren 14ko 1614/2011 Errege Dekretuan jasotzen diren hainbat betebehar, modu telematikoan eta egoitza elektronikoaren bidez, burutzeko.

    Aurkeztutako agiriak egiaztatu izan direnean, bertan dakarten informazio eta agiriak, hala badagokio,  Lizentzien Erregistro Orokorrean jasotzen dira, inprimakian bertan azaltzen den moduan, eta, edonola ere, JAZNren informazio sistemetan.

    Halaber, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66. artikuluaren arabera, inprimaki elektroniko normalizatu hau erabili behar da, derrigorrez, ondoren zehazten den informazioa igortzeko. Hala, jakinarazpenerako beste moduren bat erabiliz gero, zuzentzeko eskatuko da, eta ez da aurkeztutzat hartuko ez bada dagokion epearen barruan eta dagokigun izapidearen bidez egiten.

  • Jakinarazpen tasatuetan erantsi beharreko informazioa

    Jakinarazpen tasatuen izapideetan igorri beharreko informazioa:

    • Operadoreen eraketan izandako aldaketa ororen jakinarazpena.
      • Administratzaileen, legezko ordezkarien,  sozietatearen kapitalean partaidetza esanguratsua duten pertsona fisiko edo juridikoen, ahaldunen eta kontseilarien datuen alta, baja edo aldaketa.
      • Banku-kontuen altak eta bajak
         
    • Operadorearen egoitza  sozialean izandako aldaketa ororen jakinarazpena.
       
    • Ordezkariaren  jakinarazpena eta/edo jakinarazpenetarako helbidea.
      • Ordezkarien alta, baja edo aldaketa jakinarazpenetarako eta euren helbideetarako.
         
    • Kapital sozialean eta akzioen edo partaidetzen titulartasunean izandako aldaketa ororen jakinarazpena.
      • Azalduz sozietate eragiketa , izan, zati baten salerosketa, osoko salerosketa, kapital handitzea edo kapital murrizketa den.
         
    • Gaitutako lizentziak ustiatzeari buruzko aldaketen jakinarazpena:
      • Lehiaketen Erregela Berezien gaineko jakinarazpena.
        • Bai berrienak bai lehendik zeudenenak
      • “Kontrapartidako Bestelako Apustuak” motako apustuen programak edo programa aldaketak.
      • Jokoen edo aldaketen erregela berezi berriak.
        • Azalduz zein lizentzia bereziri eta joko modalitateri eragiten dion, eta baita argitaraturik diren operadorearen atariaren helbide elektronikoa (URL) ere
      • Joko kontratuen aldaketa.
        • Azalduz zein lizentzia orokorri eragiten dion, eta baita argitaraturik diren operadorearen atariaren helbide elektronikoa (URL) ere
      • Zerbitzuak ematen dituzten hirugarrenekin formalizatutako  kontratuak.
      • Joko osagarrien katalogoan izandako aldaketak.
      • Plan operatiboan izandako aldaketak.
      • Bestelako jakinarazpenak.
         
    • Funtsak transferitzeko epea bete ez izanaren jakinarazpena (1614/2011 EDren 35.2 art.)
       
    • Jokoen eskaintzarako edo horrekin lotutako zereginetarako erregistratutako helbide elektronikoetan (URLak) izandako aldaketen jakinarazpena:
      • Azalduz URL helbidea honako honetarako erabiltzen den
        • Joko eskaintza eta bestelakoak
        • Joko arduratsuaren atala
        • Jokabide-testa eta jarrera arduratsua
      • Azalduz horren egoera ere: domeinu-erreserba, URLren aktibazioa, domeinuaren desaktibazioa edo behin betiko baja, eta jakinarazitakoa indarrean sartzen den eguna.
         
    • Joko eskaintza bakoitzaren eta haren erregela berezien gaineko operazioaren hasieraren / amaieraren jakinarazpena.
      • Honako hau azalduz:
        • Ondorio data
        • Zein lizentzia bereziri eragiten dion
        • Joko modalitatea
        • Aplika daitezken erregela bereziak  argitaraturik dauden dokumentu eta helbide elektronikoa (URL)
           
    • Harreman Teknikoen jakinarazpena.
      • Azalduz zelako harreman teknikoa den (Jokalariak egiaztatzea, Monitorizazioa, CAIREST edo bestelakoa) eta egoera (alta, baja edo aldaketa)
         
    • Jokoen aplikazio mugikorrei buruzko jakinarazpena.
      • Azalduz aplikazioaren izena, hori jaisteko app store-a, jaisteko url-a eta aplikazioaren ikonoa.

 

Lizentzien Erregistro Orokorreko datuak, Operadoreei Lotutako Erregistroko datuak eta beste informazio gehigarri bat jaisteko izapidea Itzuli orrialde hasierara

  • Kontsultatu eskainitako informazioa

    Operadorearen Jakinarazpen Tasatuen izapideari loturik, Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiak izapide bat jartzen du gaitutako operadoreen eskura, Zuzendaritza Nagusi honek gaitutako operadoreen gainean duen informazioa kontsultatzeko, informazio horren kudeaketa eta eguneraketa errazte aldera.

    Izapide horren bidez, beraz, operadoreak begiratu dezake JAZNek duen informazioa, hain zuzen lizentzia eskaeretan, jakinarazpen tasatuetan edo operadorearekin lotura duten pertsonen erregistroko izen-emateetan emandakoa.

    Eskaera behin elektronikoki erregistratua denean, agerraldi bidezko jakinarazpen bat sortzen da, jakinarazpen ondorioetarako dagokion operadorearen ordezkariaren eskura jartzen dena, operadore horretaz Lizentzien Erregistro Orokorrean (LEO; RGL, gaztelaniaz), bere edozein ataletan, eta Joko Operadoreari Lotutako Pertsonen Erregistro Orokorrean (JOLPEO; RGPVOJ, gaztelaniaz) operadore horretaz eskura dagoen informazio guztiarekin.

    Jakinarazpenari erantsirik, fitxategi hauek aurki daitezke: Excel fitxategi bat, JOLPEn dauden datuekin, eta bi pdf fitxategi, bata RGLko informazioarekin eta bestea operadorearen informazio osagarriarekin.

    Lotutako pertsonen gainean aldaketa bat egin behar izanez gero, egoitza elektronikoaren bidez egin daiteke, zehazki "JOLPEn izena emateko, ezeztatzeko edo aldatzeko eskabidea” izapidearen bitartez. Izapide horretan sar daiteke erantsitako Excel orria, beharrezkoak ikusten diren aldaketekin, aldaketarik ez duten lotutako pertsonen lerroak ezabatuz, datuak aldatzen zaizkienen lerroak, hain zuzen ere, aldatuz, edota enpresan lanean hasirik egun JOLPEn agertzen ez diren lotutako pertsonentzat lerro berriak ezarriz.

    Jakinarazitako pdf-tan jasotzen den gainerako informazioan (LEOren informazioa eta informazio osagarria) aldaketak egin behar izanez gero, aldaketok Joko Operadoreak JAZNri egindako Jakinarazpen Tasatuak izapideaz jakinaraz daitezke.

    Batean zein bestean, inprimaki elektronikoak erabili behar dira nahitaez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66. artikuluak dioenari jarraituz. Bestelako edozein jakinarazpen mota denean, zuzentzeko eskatuko da, eta zuzenketa ez bada dagokion epean egiten ez da aurkeztutzat emango.