Sede electrónica — Dirección General de Ordenación del Juego

Accesos directos

Lege-oharra

Jokoa Antolatzeko Zuzendaritza Nagusiaren Egoitza Elektronikoaren titulartasuna eta erantzukizun-araubidea:

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 38. artikuluak eta sektore publikoak bitarteko elektronikoen bidez duen jarduera eta funtzionamendua arautzen dituen martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuak ezartzen dutenez, egoitza elektronikoa sortzean haren titularra identifikatu beharko da, bai eta hura kudeatzeaz eta bertan herritarren eskura jartzen diren zerbitzuez arduratzen den organoa edo organoak ere.

Arau hori betez, Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioaren apirilaren 2ko HAP/248/2013 Aginduaren (Jokoa Antolatzeko Zuzendaritza Nagusiaren egoitza sortu eta arautzen duena) 6. artikuluak ezartzen du Egoitza Elektronikoaren titulartasuna (https://sede.ordenacionjuego.gob.es/es) Jokoa Antolatzeko Zuzendaritza Nagusiari dagokiola.

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 38.2 artikuluarekin bat etorriz, egoitza elektroniko bat ezartzeak titularraren erantzukizuna dakar berekin, egoitza horren bidez eskura daitezkeen informazioaren eta zerbitzuen osotasunari, egiazkotasunari eta eguneratzeari dagokienez”. Bestalde, martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuak ezartzen duenez, beste organo edo Administrazio Publiko baten erantzukizunpeko beste egoitza edo webgune batzuetarako estekak edo loturak dituen egoitza elektronikoaren titularra ez da izango eduki horien osotasunaren, egiazkotasunaren edo eguneratzearen erantzule.

Egoitzak beharrezko bitartekoak ezarriko ditu herritarrak jakin dezan eskuratzen duen informazioa edo zerbitzua egoitzari berari dagokion, egoitza-izaerarik ez duen sarbide-puntu bati dagokion edo hirugarren bati dagokion”.

Ildo horretan, esteken gaineko mezuen bidez adierazten da haietara sartzean egoitzatik irteten den edo, aitzitik, bertan jarraitzen den.

 

Pribatutasuna eta Datuen Babesa

 

Jabetza intelektuala:

Egoitza honen diseinua eta haren iturburu-kodeak, bai eta bertan agertzen diren logotipoak, markak eta gainerako zeinu bereizgarriak ere, Jokoa Antolatzeko Zuzendaritza Nagusiarenak dira, eta jabetza intelektualaren eta industrialaren dagozkien eskubideek babesten dituzte.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 13.c) artikuluak zehazten du bere Autonomia Erkidegoko lurraldean hizkuntza ofizialen erabilera bermatuko dela, eta 15. artikuluak ezartzen du “Estatuko Administrazio Orokorrak izapidetutako prozeduren hizkuntza gaztelania izango dela. Hori gorabehera, Autonomia Erkidego bateko lurraldean egoitza duten Estatuko Administrazio Orokorreko organoetara jotzen duten interesdunek bertan kidetasun ofiziala duen hizkuntza ere erabili ahal izango dute. Kasu horretan, interesdunak aukeratutako hizkuntzan izapidetuko da prozedura.”.

 

Hizkuntza koofizialen erabilera Egoitza Elektroniko Nagusian

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean xedatutakoarekin bat etorriz, herritarrek Administrazio Publikoekin bitarteko elektroniko bidez dituzten harremanetan Estatuko hizkuntza ofizialen erabilera bermatuko da, indarreko araudian eta kasu bakoitzean aplikagarria den araudian aurreikusitako baldintzetan.

Ondorio horietarako, titulartasuna hizkuntza-koofizialtasuneko araubidea duten lurraldeetan eskumenak dituzten egoitza elektronikoek beren eduki eta zerbitzuetara hizkuntza horietan sartzeko aukera emango dute.

Prozeduren kudeaketa elektronikoan erabiltzen diren sistema eta aplikazioak hizkuntza ofizialen eta koofizialen erabileraren arloan urriaren 1eko 39/2015 Legean eta aplikagarria den gainerako araudian xedatutakoari egokituko zaizkio.

Egoitza honetako edozein tokitan hizkuntza koofizialak erabiltzeak ez du aurrez epaitzen bertan integratutako prozedura guztietan onargarriak direnik; kasu bakoitzean indarrean dagoen prozedura-araudia aplikatuz ebatziko da hori.

 

Aplikatu beharreko zuzenbidea eta eskumena duen jurisdikzioa

Legezko Ohar hau osatzen duten baldintzen interpretazioan gatazkarik edo eztabaidarik sortuz gero, bai eta Egoitza honetako zerbitzuekin lotutako edozein arazoren kasuan ere, Espainiako legea aplikatuko da.

Egoitza bisitatzean edo bertan eskaintzen diren zerbitzuak erabiltzean sor daitekeen edozein gatazka ebazteko, Ministerio honek eta Erabiltzaileak Erabiltzailearen helbideko Epaile eta Auzitegien mende jartzea adosten dute, betiere helbide hori Espainiako lurraldean badago.

 

Organismos asociados

Portal de transparencia

Directorio Común de Unidades Orgánicas y Oficinas (DIR3)