Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduarekin, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoarekin (aurrerantzean RGPD), eta Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoarekin bat etorriz, Jokoa Antolatzeko Zuzendaritza Nagusiak (aurrerantzean DGOJ) datu pertsonalekiko sekretu-betebeharra betetzeko eta konfidentzialtasunez tratatzeko konpromisoa hartzen du. Ondorio horietarako, beharrezko neurriak hartuko ditu datu horiek aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe eskuratzea saihesteko.
Horrez gain, honako informazio hau ematen zaizu jokoaren arloko arau-hauste administratiboak kudeatzeko eta izapidetzeko DGOJk egiten duen tratamendu espezifikoko datu pertsonalen babesari buruz:
Nori dagokio zure datuen tratamenduaren ardura?
Dirección General de Ordenación del Juego
c/ Atocha 3, 28012 MADRID, España
dgoj.dgeneral@ordenacionjuego.gob.es
Delegado de Protección de Datos: Gabinete Técnico de la Subsecretaría de Derechos Sociales, Consumo y Agenda 2030.
Paseo del Prado 18, 28014, MADRID.
dpd@dsca.gob.es
Zein helbururekin tratatuko ditu DGOJk zure datuak?
DGOJn zure datu pertsonalak tratatuko ditugu Jokoa Arautzeko 13/2011 Legean jasotako arau-hausteengatik ofizioz hasitako zehapen-espediente administratiboak kudeatzeko eta izapidetzeko.
Zenbat denboraz gordeko dira nire datuak DGOJren sistemetan?
DGOJk tratamenduaren helburua betetzeko eta helburu horretatik nahiz datuen tratamendutik sor litezkeen erantzukizunak zehazteko behar den denboran gordeko ditu zure datuak. Epe hori ez da zehapenaren preskripzioa baino laburragoa izango, Jokoa Arautzeko 13/2011 Legearen 43. artikuluaren arabera. Hau da, ebazpen irmoa eman eta lau urtera oso arau-hauste larrietarako, bi urte larrietarako eta urtebete arinetarako.
Zerk legitimatzen du DGOJ zure datuak adierazitako helburuetarako tratatzeko?
Zure datuak tratatzea beharrezkoa da DGOJk interes publikoaren izenean edo botere publikoen egikaritzan egindako misio bat betetzeko (RGPDren 6.1.e artikulua), bai eta datu horien tratamenduaren arduradun gisa esleitutako legezko betebehar bat betetzeko ere (RGPDren 6.1.c artikulua), araudi honen bidez:
- 13/2011 Legea, Jokoa arautzeari buruzkoa (21. artikulua eta VI. titulua, 36. artikulutik 47.era)
DGOJk tratatutako datuak jokoaren arloko arau-hauste administratiboen zehapen-espedienteak behar bezala kudeatu eta izapidetu ahal izateko nahitaezko gutxienekoak dira.
Zein hartzaileri jakinaraziko zaizkie zure datuak?
Zure datuak Ekonomia eta Ogasun Ordezkaritzari, Zerga Administrazioko Estatu Agentziari eta, hala badagokio, organo administratibo eta judizialei jakinaraziko zaizkie, legezko betebeharrak betetzeko.
Bestalde, aipatutako datuak ez dira inola ere hirugarren herrialdeetan tratatuko edo lagako, ukituak zalantzarik gabeko baimena ematen ez badu edo 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduaren 46. eta 49. artikuluetan aurreikusitako kasuetan izan ezik.
Zein dira zure eskubideak datuak ematen dizkiguzunean?
- Edonork du eskubidea DGOJn bere datu pertsonalak tratatzen ari garen ala ez baieztatzeko.
- Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonaletara sartzeko, bai eta datu okerrak zuzentzeko eskatzeko ere.
- Zure datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango duzu, honako kasu hauetan:
- Datuak gorde ditzagula eskatzen duzunean datuok bildu ziren helbururako jada beharrezkoak ez direnean eta DGOJk ezabatu aurretik; kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko soilik gordeko ditugu.
- Datuen zehaztasuna inpugnatzen denean eta DGOJk haien zehaztasuna egiaztatu ahal izateko behar duen denboran.
- Eskubide horiek gauzatzeko, eskaera bat bidali beharko zaio Jokoa Antolatzeko Zuzendaritza Nagusiari bide elektronikoz, orrialde
honen bidez edo aurrez aurre erregistro arloko laguntza-bulegoen sarearen bidez, eskaera-eredu hau aurkeztuz (bertsio editagarri eta inprimagarria
). - Era berean, erreklamazioa aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, zure eskubideak gauzatzean gogobetetzerik lortu ez duzula uste duzunean, bai web-inprimakiaren bidez (Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren erreklamazio-inprimakia), bai aurrez aurre Jorge Juan kalea 6, 28001 MADRIL helbidean.


