Kontsultatu elektronikoki sinatutako dokumentuen Egiaztatze Kode Segurua (EKS)

Orden HAP/2424/2013, de 20 de diciembre, sobre el uso del sistema de código seguro de verificación por la Dirección General de Ordenación del Juego.
 
(EKS) dun dokumentuen kontsulta
 
Deskribapena:
 
Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiak (JAZN; gaztelaniaz, DGOJ) sinatutako dokumentu elektroniko guztiek Egiaztatze Kode Seguru bat dute, dokumentuak online berreskuratu ahal izateko. Zerbitzu horren bitartez, kodea daraman Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiak (JAZN; gaztelaniaz, DGOJ) igorritako edozein dokumentu kontsulta dezakezu.
Funtzionaltasun hori bereziki erabilgarria da erabiltzaileak dokumentu elektronikoa inprimatzen duenean eta administrazio publikoren batean aurkezten duenean. Hala, aurkeztutako dokumentua egiazkoa dela eta aldaketarik jasan ez duela ziurtatuko du beste administrazio publiko horrek.
 
Nola egin?
 
EKS duen formatu elektronikoko edo papereko dokumentu baten baliotasuna egiaztatu nahi duen edonork, hori egin dezake zerbitzu honekin. Aplikazioak dokumentuaren EKS osatzen duten digituak idazteko eskatuko dio, eta dokumentu elektroniko baliokidea jasoko du bueltan, dagozkion sinadura elektronikoekin. Orduan, erabiltzaileak dokumentuak pareka ditzake.
 
Zer da Egiaztatze Kode Segurua (EKS)?
 
EKSk edo dokumentuen Egiaztatze Kode Seguruak hainbat digituz osatuta dago, Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiak (gaztelaniaz, DGOJ) igorritako dokumentu elektroniko guztiak banan-banan identifikatu ahal izateko.
Dokumentu bakoitzaren orrialde guztietan inprimatuta dago kode hori eta dokumentua jatorrizkoarekin alderatzeko aukera ematen du, jatorrizko kopia izango balitz bezala.
 
Zergatik da hain garrantzitsua EKS?
 
Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiaren (gaztelaniaz, DGOJ) jatorrizko dokumentu elektronikoen paperezko kopia guztiek jatorrizko kopiaren balio bera izango dute EKS badaukate.
EKSri esker, Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiak (gaztelaniaz, DGOJ) sortutako dokumentu elektronikoen benetakotasuna egiaztatu ahal izango da, paperezko kopia eta jatorrizko elektronikoa alderatuta.
 
Nola berma daiteke tresna horren bitartez ikusitako dokumentuen benetakotasuna?
 
Dokumentuen benetakotasuna, osotasuna eta aldaezintasuna bermatzeko, sinadura digital aurreratua eta denbora-zigilua dute.
 
Zergatik da aldaezina elektronikoki sinatutako dokumentua?
 
Sinadura elektronikoaren prozedurak dokumentuaren edukia blokeatzen du, beraz, dokumentua edozein modutan aldatuz gero, txertatutako sinadura elektronikoak bere balioa galtzen du.
Sinadura elektronikoaren prozedurak bi operazio biltzen ditu:

  • dokumentuaren eduki osoaren luzera finkoko laburpen (edo hash delakoa) digitala kalkulatzea
  • laburpen hori igorlearen ziurtagiriari dagokion gako pribatuarekin zifratzea. Laburpen zifratua dokumentuarekin batera biltzen da, nahiz eta bistaratzen den dokumentuaren edukia ez den zifratzen, irakurri ahal izateko.

Elektronikoki sinatutako dokumentua balioztatzeko, hau da, sinatu zenetik inork aldatu ez duela egiaztatzeko, hiru ekintza gauzatu behar dira:

  • laburpena (hash) berriz ere kalkulatu dokumentuaren edukitik abiatuz
  • igorlearen ziurtagiriak duen kode publikoa erabilita dokumentuan txertatutako laburpena deszifratu, eta
  • bi laburpenak alderatu. Berdinak baldin badira, dokumentuak ez du inongo aldaketarik izan sinatu zenetik, beraz, balioduna da. Laburpenak berdinak ez baldin badira, norbaitek dokumentua aldatu du eta sinadurak bere balioa galtzen du.

Laburpenak kalkulatzeko metodoak hiru propietate interesgarri ditu:

  • Luzera beti finkoa da, laburtu den dokumentuaren luzera edozein dela ere.
  • Dokumentuaren edukiari egindako aldaketa txikienak ere erabat desberdina den laburpena sortzen du.
  • Laburpena kalkulatzea ez da operazio simetrikoa: testu baten laburpena erraz kalkula daiteke, baina ezin da testua berreraiki laburpena oinarri hartuta.