Sinadura Sistemak

Egoitza honek Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioaren @firma plataforma erabiltzen du ziurtagiriak egiaztatzeko. Plataforma horrek ITU-T X.509 v3 estandarraren arabera aitortutako ziurtagiri digitalak onartzen ditu, eta haien igorleak ezinbestean Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren Telekomunikazio eta Informazio Gizartearen Estatu Idazkaritzaren autoritateen erregistroak onartzen dituen erakunde ziurtagiri-emaileak izan beharko dira, sinadura elektronikoari buruzko abenduaren 19ko 59/2003 Legearen 30. artikuluak xedatzen duenarekin bat.

Hortaz, egoitza honek onartzen dituen erakundeen zerrenda osoa aurki dezakezu @firma ziurtatze zerbitzuen hornitzaileen dokumentuan.

Era berean, JAZNren Egoitza Elektronikoak hodeiko sinadura sistema ezartzen du bere sinadura elektronikoko prozeduren artean, Cl@ve Sinadura izenekoa.

Cl@ve Sinadurari esker, gure Egoitza Elektronikotik egiten diren eskaera-aurkezpen guztiak sinatu ahalko dira, jokoaren administrazio-tasaren ordainketaren moduan.

Cl@ave Sinadurak herritarrei elektronikoki sinatzeko aukera ematen die Interneteko konexioa duen edozein gailutatik, inolako software osagarriren ekipamendu edo instalazioren beharrik gabe.

Ziurtagiri zentralizatuak Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak (PZN) eta Gizarte Segurantzaren Informatika Zuzendaritzak (GISS, gaztelaniaz) sortzen eta zaintzen dituzte, Egoitza Elektroniko honen bitartez ere sortzea gaitu daitekeelarik horiek ez izatekotan. Cl@ve Sinadura zerbitzua soilik nortasuna baliozkotzeko Cl@ve Iraunkorra plataforman erregistratuta dauden erabiltzaileentzat egongo da eskuragarri (informazio gehiago aurki dezakezu http://clave.gob.es atari tematikoan)

Sinadura prozesua segurtasun maila handienaz burutzen da. Horrek esan nahi du Cl@ve Iraunkorraren modalitate indartua erabiliko dela, hau da, erabiltzailea eta pasahitza sartzeaz gain erabilera bakarrerako kode bat ere eskatzen duena. Kode hori SMS mezu batez jasoko da, erregistratzeko unean ziurtagiriaren titularrari loturik den telefonoan.