Jakinarazpenak egitea
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legea eta horrekin bat datozen arauak betez, Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiak (JAZN, aurrerantzean) ondoren azaltzen diren egoerak aurreikusten ditu Zuzendaritza Nagusi honen ardurapeko prozeduretan interesdun gisa aritzen diren pertsona fisiko eta juridikoei jakinarazpenak egiterakoan
- Soilik jakinarazpen elektronikoa
- Jakinarazpen elektronikoa eta paperezkoa
- Soilik paperezko jakinarazpena
Soilik jakinarazpen elektronikoa
Pertsona juridikoak izateagatik horretara behartuta edo JAZNren aurrean horietako baten ordezkari gisa aritzeko dauden subjektuei aplika daiteke, eta baita hala eskatzen duten pertsona fisikoei ere.
Agerraldi bidezko jakinarazpena egingo da, bai JAZNren Egoitza Elektronikoan bai Estatuko Administrazio Orokorraren Sarbide Puntu Orokorrean (SPO, aurrerantzean).
Interesdunak egutegiko hamar eguneko epea izango du edukira sartzeko; une horretatik aurrera, jakinarazpena egintzat hartuko da. Jakinarazpenera ez bada epe horretan sartzen, uko egin zaiola ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 43.2 artikuluari jarraituz, eta jakinarazpen izapidea egintzat hartu eta prozedurak aurrera egingo du, aipatu legearen 41.5 artikuluan eta horrekin bat datozen arauetan xedatutakoa betez.
Izapide-ekintzen eta -epeen ondoriotarako, egintzat hartuko da arestian aipatutako edozein baliabidez (agerraldia JAZNren Egoitza Elektronikoan, edo SPOn) burututako lehen ekintzetakoa
Jakinarazpenera JAZNren Egoitza Elektronikoaren bidez sartzeko, esteka honen bidez egin daiteke: https://sede.ordenacionjuego.gob.es/tramite/login/inicio.jjsp?idConvocatoria=4. Horretarako, jasotzaileak saioa hasi eta elektronikoki identifikatu behar du, behin behintzat, 39/2015 Legearen 9. artikuluan xedatutakoaren arabera JAZNek onartuak dituen sistemetako batekin. Hots, NAN elektronikoarekin, ziurtagiri elektronikoarekin edo Cl@ve sistemarekin.
Jakinarazpen elektronikoa eta paperezkoa
Jakinarazpena aurrenekoz igortzen zaien edo posta bitartekoaz egin diezaietela eskatu duten pertsona fisikoei egin daiteke.
Jakinarazpena posta arruntez egingo da jakinarazpen ondoriotarako adierazitako helbidean.
Jakinarazpena, halaber, interesdunaren eskura jarriko da bai JAZNren Egoitza Elektronikoan bai Estatuko Administrazio Orokorraren Sarbide Puntu Orokorrean, 39/2015 Legearen 40.6 artikuluak xedatutakoa betez.
Jakinarazpena posta arruntaz jasotzeaz gain, interesdunak egutegiko hamar eguneko epea izango du bere edukira sartzeko JAZNren Egoitzan edo SPOn, eta hortik aurrera jakinarazpena egintzat hartuko da. Jakinarazpenera ez bada epe horretan sartzen, uko egin zaiola ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 43.2 artikuluari jarraituz, eta jakinarazpen izapidea egintzat hartu eta prozedurak aurrera egingo du, aipatu legearen 41.5 artikuluan eta horrekin bat datozen arauetan xedatutakoa betez.
Izapide-ekintza eta -epeen ondoriotarako, egintzat hartuko da arestian aipatutako edozein bitartekoz (posta arruntaz jasotzea, agerraldia JAZNren Egoitza Elektronikoan, edo SPOn) burututako lehen ekintzetakoa.
Jakinarazpenera JAZNren Egoitza Elektronikoaren bidez sartzeko, esteka honen bidez egin daiteke: https://sede.ordenacionjuego.gob.es/tramite/login/inicio.jjsp?idConvocatoria=4. Horretarako, jasotzaileak saioa hasi eta elektronikoki identifikatu behar du, behin behintzat, 39/2015 Legearen 9. artikuluan xedatutakoaren arabera JAZNek onartutako sistemetako batekin. Hots, NAN elektronikoarekin, ziurtagiri elektronikoarekin edo Cl@ve sistemarekin.
Soilik paperezko jakinarazpena
Jakinarazpena lehen aldiz egiten zaien eta Egoitzan erabiltzailerik ez duten pertsona juridikoentzat
Lehen jakinarazpena posta arruntaz egingo da jakinarazpenerako adierazitako helbidean, eta ondorengoetarako alta emango zaio erabiltzaile bezala Egoitza Elektronikoan.
Interesdunari jakinaraziko zaio JAZNrekin harremanak elektronikoki izatera behartutako subjektua dela, pertsona juridiko pribatua izateagatik edo horrelako baten ordezkari gisa aritzeagatik JAZNren aurrean, eta erabiltzaile gisa aktibatu beharko dela JAZNren Egoitza Elektronikoan egokitzat jotzen dituen beste izapide eta jakinarazpenak burutu ditzan, eta, halaber, aurrerantzean jakinarazpenak bitarteko horren bidez jaso ditzan.
Estatuko Administrazio Orokorraren Sarbide Puntu Orokorra
JAZNek egindako jakinarazpen elektroniko oro, JAZNren Egoitza Elektronikoan horretarako gaitutako tokiaz gain, Herritarren Karpetak jakinarazpen elektronikoetarako duen tokian ere jarriko da eskuragarri, agerraldirako. Karpeta hori Ogasun Ministerioak (MINHAC, gaztelaniaz) prestatutako Sarbide Puntu Orokorrean (SPO) dago (https://sede.administracion.gob.es/carpeta). Paperean Notific@ bidez igorritako jakinarazpenak ere barne hartuko dira.
Notific@ bidez paperean egindako jakinarazpenak posta arruntaz egindakoak bezala kudeatzen dira, alde batekin, ZAEAren Gutun-azaleztatze Zentroaren bidez igorriko direla.
Herritarren Karpeta administrazio publikoen ekimen bat da herritarrek Administrazioarekin duten harremana sinplifikatze aldera, espazio bakar batean bilduz prozedura eta izapide guztiei buruzko informazioa eta unitate arduradunarengana zuzenduz horien kudeaketarekin jarraitu dezan.