Egutegi ofiziala

Legeak xedatzen duenari jarraiki, Estatuko Administrazio Orokorrak urtero zehazten du egun baliogabeen egutegia, epeak kontatzeko helburuarekin. Egutegi hori urtea hasi aurretik argitaratzen da «Estatuko Aldizkari Ofizialean» eta herritarrei jakinarazteko bestelako hedapen-bideetan.

Ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 26.5 artikuluak, hiritarrek zerbitzu publikoetara duten sarbide elektronikoari buruzkoak, zera ezartzen du: erregistro elektronikoa duen egoitza elektroniko bakoitzak, horren titularrak eskumenak dituen lurralde-eremua aintzat hartuta, aurreko ataletan ezarritakoaren helburuetarako egun baliogabeak zeintzuk diren ezarriko du.

Artikulu horretan ezarritakoa betez, egun baliogabeen aurtengo egutegia kontsulta daiteke:  Egun baliogabeen aurtengo egutegia

Eskaerak, idatziak eta jakinarazpenak Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiaren (JAZN; gaztelaniaz, DGOJ) erregistro elektronikoan egin ahalko dira urte osoan zehar, eguneko hogeita lau orduetan. Egun baliodun eta naturaletan zehaztutako epeak kontatzeko helburuarekin, eta interesdunek epeak betetzeari dagokionez, egun baliogabean egindako aurkezpenak hurrengo egun baliodunaren lehen orduan aurkeztutzat joko dira, egun baliogabeetan eskaerak jasoko direla espresuki adierazten duen araudirik ez badago.

Zerbitzu hori eten egin ahal izango da ezinbesteko epe jakin batez, mantenu tekniko edo operatiboagatik arrazoi justifikatuak badaude. Egoitzak etete hori aurretiaz jakinaraziko du, kasu bakoitzean posible den neurrian.