Cl@ve Sinadura

JAZNren Egoitza Elektronikoak hodeiko sinadura sistema berria ezartzen du sinadura elektroniko bidezko bere prozeduren artean, Cl@ve Sinadura izenekoa.

Cl@ve Sinadura erabiliz, gure Egoitza Elektronikotik egiten diren eskabide-aurkezpen guztiak sinatu ahalko dira, JAZNren ordainketa-pasabidearen bidez ezarritako tasen ordainketa egiten den moduan.

Cl@ve Sinadura:

Eskuragarria da: Ziurtagiri zentralizatuei edo "hodeiko ziurtagiriei” esker, herritarrek elektronikoki sina dezakete Interneterako konexioa duen edozein gailutatik, bestelako ekipamendu beharrik gabe.

Fidagarria da: Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak (PZN) emandako ziurtagiri elektronikoen erabileran oinarritzen da. Ziurtagiri horiek PZN berak eta Gizarte Segurantzaren Informatika Gerentziak (GSIG, gaztelaniaz) zaintzen dituzte.

Segurua da: Sinadura prozesua segurtasun maila handienarekin egiten da. Horrek esan nahi du Cl@ve Iraunkoarrarenmodalitate indartua erabiliko dela, hau da, erabiltzailea eta pasahitza sartzeaz gain erabilera bakarrerako kode bat ere eskatzen duena. Kode hori SMS mezu batez jasoko da, erregistratzeko unean ziurtagiriaren titularrari lotzen den telefonoan.

 

Cl@ve Sinadura nola erabili

Ziurtagiri zentralizatu edo ‘hodeiko ziurtagiri’ bat lortzeko Cl@ve Sinadura sistemako sinadura erabiliz, honako pausu hauek burutu behar dira:

1. Cl@ve Iraunkorra sisteman alta emanda egon behar da.

Cl@ve Iraunkorra: Egiaztatze sistema bat da, Administrazioaren zerbitzu elektronikoetara sarritan jo beharrean diren pertsonei zuzendua. Erabiltzaile-kode bat, erabiltzailearen NANa edo IFZ eta pasahitz bat erabiltzen dira.

Esteka honetara jo dezakezu informazioa osatzeko: Cl@ve Iraunkorra. (http://clave.gob.es/clave_Home/registro/Como-puedo-registrarme.html)

 

2. JAZNren Egoitza Elektronikoan sinadura elektronikorako eskaintzen diren aukeren artean, hautatu Cl@ve Sinadura sistema.

 

3. Sinadura burutzeko eskuragarri dauden ziurtagiri zentralizatuen berri emango dizu sistemak. Ziurtagiririk ez izatekotan, JAZNen Egoitza Elektronikoak halako bat sortzeko aukera ematen dio erabiltzaileari.
Sistemak Cl@ve Sinadura plataformara birzuzenduko du erabiltzailea, ziurtagiri zentralizatu berria sortzeari ekin diezaion.

Azaltzen zaizkion inprimaki guztiak bete beharko ditu ziurtagiria sortzeko prozesua burutzeko.

Ziurtagiria sortzeko prozesua amaitutakoan, sistemak JAZNen Egoitza Elektronikora itzularaziko du erabiltzailea, non agertuko baita ziurtagiri berria, berehala erabiltzeko moduan.