Nola saihestu nabigatzaileko "Ziurtatu gabeko konexioa" mezua Egoitza elektronikoan

Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiak (JAZN; gaztelaniaz, DGOJ) ziurtagiri elektroniko bat erabiltzen du herritarraren aurrean bere burua identifikatzeko. Ziurtagiri hori Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalak (DZFN; gaztelaniaz, FNMT) igorri eta sinatu du.

Identifikazioa behar bezala burutzeko, erakunde hori ziurtagiriak igortzen dituen erakundetzat hartu behar du zure nabigatzaileak. Horretarako, baliteke dokumentu honetan zehazten ditugun jarraibideak bete behar izatea.

 

Internet Explorer

Internet Explorer-en azken bertsioak erabiltzen badituzu eta segurtasuneko eguneratzeak behar bezala aplikatu baldin badituzu, baliteke abisurik ez ikustea. Hortaz, ez duzu ezer egin behar.

Internet Explorer erabiltzen baduzu baina eguneratuta ez badago, eguneratze adabaki hau deskargatu eta instalatzeko aukera duzu: Internet Explorer-erako eguneratze adabakia, baita jarraian azaltzen dugun eskuzko instalazioa egin ere.

Ireki erroko ziurtagiriak dituen DZFN-ren orrialdea
: Erroko ziurtagiridun DZFN-ren orrialdea

FNMT orrialdea

eta sakatu "FNMT-RCM-ren Erroko ziurtagiriak" testuari dagokion ikonoa. Ondoren, sakatu ireki:

Ziurtagiria ireki mezua

eta agertuko den leihoan, sakatu "Onartu":

Información del certificado leihoa

Helbide-barran idatzi berriz ere Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiaren (JAZN; gaztelaniaz, DGOJ) Egoitza Elektronikoaren helbidea, eta inongo abisurik gabe irekiko da.

Itzuli DZFN-ren (gaztelaniaz, FNMT) webgunera eta, leihoaren beheko aldean, errepikatu prozesua beste ziurtagiri honetarako: "APE-ren Erroko ziurtagiria".

 

Mozilla Firefox

Ikusiko duzun mezua, honen antzekoa izango da: Konexio hau ez dago egiaztatuta

Konexio hau ez dago egiaztatuta mezua

Saihesteko, jarraitu urrats hauek:
Ireki erroko ziurtagiriak dituen DZFN-ren orrialdea
: DZFN-ren (gaztelaniaz, FNMT) orrialdea Erroko ziurtagiriekin
eta sakatu "FNMT-RCM Erroko ziurtagiriak testuari dagokion ikonoa":
DZFN-ren (gaztelaniaz, FNMT) orrialdea Erroko ziurtagiriekin

Leiho bat agertuko zaizu, eta bertan adierazi beharko duzu ze helburutarako fidatzen zaren ziurtagiri honekin.
Aukeratu guztiak eta sakatu "Onartu":

Aukeraketa leihoa

Itzuli DZFN-ren (gaztelaniaz, FNMT) webgunera eta, leihoaren beheko aldean, errepikatu prozesua ziurtagiri honetarako: "APE-ren Erroko ziurtagiria":

APE-ren Erroko ziurtagiria

Helbide-barran idatzi berriz ere Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiaren (JAZN; gaztelaniaz, DGOJ) Egoitza Elektronikoaren helbidea, eta inongo abisurik gabe irekiko da.