Sede electrónica — Dirección General de Ordenación del Juego

Accesos directos

Joko Merkatua Ikuskatzeko eta Gainbegiratzeko Tratamenduan datuak babesteari buruzko informazio gehigarria

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduarekin, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoarekin (aurrerantzean RGPD), eta Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoarekin bat etorriz, Jokoa Antolatzeko Zuzendaritza Nagusiak (aurrerantzean DGOJ) datu pertsonalekiko sekretu-betebeharra betetzeko eta konfidentzialtasunez tratatzeko konpromisoa hartzen du. Ondorio horietarako, beharrezko neurriak hartuko ditu datu horiek aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe eskuratzea saihesteko.

Horrez gain, honako informazio hau ematen zaizu jokoaren merkatuaren gainbegiratze, ikuskapen eta monitorizazio egokirako DGOJk egiten duen tratamendu espezifikoko datu pertsonalen babesari buruz:

Nori dagokio zure datuen tratamenduaren ardura?

Dirección General de Ordenación del Juego
c/ Atocha 3, 28012 MADRID, España
dgoj.dgeneral@ordenacionjuego.gob.es

Delegado de Protección de Datos: Gabinete Técnico de la Subsecretaría de Derechos Sociales, Consumo y Agenda 2030.
Paseo del Prado 18, 28014, MADRID.
dpd@dsca.gob.es

Zein helbururekin tratatuko ditu DGOJk zure datuak?

DGOJn zure datu pertsonalak tratatuko ditugu, operadore ezberdinetako zure erabiltzaile-kontuetatik, jokoaren sektoreko Erregistroetatik, Administrazio Publikoen datu-baseetatik edo eskaera-inprimakien eta erantsitako informazioaren bidez eman diezazkigukezunetatik jasotakoak, online jokoaren jarduerak monitorizatu, ikertu, gainbegiratu, kontrolatu eta ikuskatzeko, bai eta, hala badagokio, zehapen-ahalmena egikaritzeko ere. Horrez gain, jokoaren arloko helburu estatistiko, historiko eta zientifikoekin, bai eta gizartean duen eraginarekin ere.

Zenbat denboraz gordeko dira nire datuak DGOJren sistemetan?

DGOJk tratamenduaren helburua betetzeko eta helburu horretatik nahiz datuen tratamendutik sor litezkeen erantzukizunak zehazteko behar den denboran gordeko ditu zure datuak. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian xedatutakoa aplikatuko da.

Epe hori ez da inoiz ere 10 urtetik gorakoa izango titulu gaikuntzadunak iraungitzen direnetik, Jokoa Arautzeko 13/2011 Legearen 9.5 artikuluan jasotako kasuen arabera, eta betiere instrukzio-fasean dauden prozedurarik ez badago.

Zerk legitimatzen du DGOJ zure datuak adierazitako helburuetarako tratatzeko?

Zure datuak tratatzea beharrezkoa da DGOJk interes publikoaren izenean edo botere publikoen egikaritzan egindako misio bat betetzeko (RGPDren 6.1.e artikulua), eta beharrezkoa da datu horien tratamenduaren arduradun gisa esleitutako legezko betebehar bat betetzeko (RGPDren 6.1.c artikulua), araudi honen bidez:

  • 13/2011 Legea, Jokoa arautzeari buruzkoa (21. eta 24. artikuluak)

DGOJk tratatutako datuak ezinbesteko gutxienekoak dira lortu nahi den helburuari erantzun ahal izateko. Bestela, ezingo genituzke online jokoaren jarduerak monitorizatu, ikertu, gainbegiratu, kontrolatu eta ikuskatu gutxieneko berme batzuekin.

Zein hartzaileri jakinaraziko zaizkie zure datuak?

Zure datu pertsonalak Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei eta Kapitalen Zuriketa eta Diru Arau-hausteak Prebenitzeko Batzordearen Zerbitzu Betearazleari (Jokoa arautzeari buruzko maiatzaren 27ko 13/2011 Legearen 24. artikulua) jakinaraziko zaizkie, bai eta Epaitegi, Auzitegi eta Zerga Administrazioko Estatu Agentziari (AEAT) ere.

Horrez gain, nazioarteko likidezia-ingurunean eskaintzen diren jokoetan, Estatu kideetako online jokoa arautzen duten Agintariei ere jakinaraziko zaizkie (13/2011 Legearen 21. eta 24. artikuluak).

 Zein dira zure eskubideak datuak ematen dizkiguzunean?

  • Edonork du eskubidea DGOJn bere datu pertsonalak tratatzen ari garen ala ez baieztatzeko.
  • Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonaletara sartzeko, bai eta datu okerrak zuzentzeko eskatzeko ere.
  • Zure datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango duzu, datuok bildu ziren helbururako jada beharrezkoak ez direnean eta DGOJk ezabatu aurretik gorde ditzagula eskatzen baduzu; kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko soilik gordeko ditugu.
  • Eskubide horiek gauzatzeko, eskaera bat bidali beharko zaio Jokoa Antolatzeko Zuzendaritza Nagusiari bide elektronikoz, orrialde honen bidez edo aurrez aurre erregistro arloko laguntza-bulegoen sarearen bidez, eskaera-eredu hau aurkeztuz (bertsio editagarri eta inprimagarria ).
  • Era berean, erreklamazioa aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, zure eskubideak gauzatzean gogobetetzerik lortu ez duzula uste duzunean, bai web-inprimakiaren bidez  (Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren erreklamazio-inprimakia), bai aurrez aurre Jorge Juan kalea 6, 28001 MADRIL helbidean.
Organismos asociados

Portal de transparencia

Directorio Común de Unidades Orgánicas y Oficinas (DIR3)