Datuak babesteko informazio gehigarria baimendutako joko-hornitzaileen arloan prozedurak kudeatzerakoan eta bideratzerakoan

 Datu pertsonalen tratamenduaren eta datu horien zirkulazio askearen gainean pertsona fisikoak babesteari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduarekin (hemendik aurrera, DBEO), eta 3/2018 Lege Organikoarekin, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak babestearena eta eskubide digitalak bermatzearena, bat etorriz, Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiak konpromisoa hartzen du izaera pertsonaleko datuen sekretuaren betebeharra eta era konfidentzialean tratatzeko eginbeharra betetzeko. Horretarako, behar diren neurriak hartuko ditu datuok baimenik gabe aldatu, galdu, tratatu edo atzitu ez daitezen.

Gainera, ondorengo informazioa eskaintzen zaizu, JAZNk emandako tratamendu espezifikoan datu pertsonalak tratatzeari buruz, baimendutako joko-hornitzaileen arloan prozedurak kudeatu eta bideratu ahal izateko.

Nor da zure datuen tratamenduaren Arduraduna?

Jokoa Arautzeko Zuzendaritza Nagusia
c/Atocha 3, 28012 MADRIL, Espainia
dgoj.dgeneral@hacienda.gob.es

Datuak Babesteko Ordezkaria: Gardentasun Informazioaren eta Web Edukien Zuzendariordetza Nagusia.
C/ Alcalá 9, 28071 MADRIL.
DPDHacienda@hacienda.gob.es.

Zer helbururekin tratatuko ditu JAZNk zure datuak?

Inprimaki honen bidez eta horri erantsirik ematen dizkiguzun datuak JAZNn tratatuko ditugu edozein administrazio-izapide burutzerakoan pertsona fisikoek edo juridikoek ematen dituzten datuak kudeatzeko. Izapide horien helburuak joko-jardueren baimenari loturik egon beharko du, hala nola: tasen ordainketa, lizentziak ematea, noizbehinkako jokoa baimentzea, egiaztatze agintaritza, Lizentzien Erregistroa, etab...

Zenbat denboraz gordeko dira nire datuak JAZNren sistemetan?

JAZNk zure datuak gordeko ditu beharrezkoa den denbora guztian, jaso ziren helbururako eta helburu hori eta datuen tratamendua medio ager daitezkeen ardurak zehazteko. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian ezarritakoa aplikatuko da.

Epeak ez ditu gaindituko lau urteak, gaitze-ziurtagiria iraungitzen denetik kontatzen hasita, Jokoa arautzeari buruzko 13/2011 Legearen 9.5 artikuluan jasotzen diren kasuekin bat.

Zerk legeztatzen dio JAZNri zure datuek aipatu helburu horietarako tratatzea?

Datuen tratamendua beharrezkoa da Jokoa Arautzeko 13/2011 Legearen 9., 10., 11., 12., 21. eta 22. artikuluen bidez JAZNri aplikatutako betebehar legala betetzeko.

Inprimaki honen bidez emandako datuak gutxienekoak dira eskaerari erantzuteko. Bestela, ez dugu gaitasunik izango zure eskabidea bideratzeko.

Zein jasotzaileri jakinaraziko zaizkie zure datuak?

Ez da aurreikusten datu hauek hirugarrenei uztea edo hirugarren batzuek tratatzea. 

Zein dira zure datuak ematean dituzun eskubideak?

  • Edozein pertsonak eskubidea du berari dagozkion datu pertsonalak JAZNn tratatzen ari garen edo ez jakiteko.
  • Interesdunek eskubidea dute euren datu pertsonaletara sartzeko eta zuzenak ez direnak zuzen daitezela eskatzeko.
  • Zure datuen tratamendua muga dadila eska dezakezu honako hauetan:
    • Datuen zuzentasuna aurkarazten denean, JAZNk datuak zuzenak direla egiaztatzeko behar duen bitarteko epean.
    • Datuak kontserbatzea eska iezaguzu jada ez direnean behar jaso izan ziren helbururako, betiere JAZNk ezabatu aurretik. Halakoetan, zure erreklamazioak egiteko edo defendatzeko baino ez ditugu gordeko.
  • Eskubide horiek gauzatu ahalko dituzu JAZNri zuzendutako eskabide batez edo erregistro kontuan laguntzeko diren bulego sarearen bitartez (https://administracion.gob.es).
  • Halaber, zure eskubideak gauzatzean ez bazara gogobeterik, erreklamazioa aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean, dela webguneko inprimakiaren bidez  (Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Erreklamazio Inprimakia), dela aurrez aurre,  Jorge Juan kalea 6, 28001 MADRIL, helbidean.