Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusia da erabiltzaileek Egoitza Elektronikoari igortzen dizkioten izaera pertsonaleko datuen tratamendurako erakunde erantzulea.
Interesdunak emandako datuak, soil-soilik, dagokion prozedura edo jarduera bakoitzean aurreikusitako helburuetarako erabiliko dira, eta Egoitzan erregistratutako erabiltzailearen kontuen kudeaketarako hala nola interesdunari komunikazioak eta jakinarazpenak igortzeko. Datu pertsonalen tratamenduaren eta datu horien zirkulazio askearen gainean pertsona fisikoak babesteari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduarekin bat etorriz, Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiak konpromisoa hartzen du izaera pertsonaleko datuen sekretuaren betebeharra eta era konfidentzialez tratatzeko eginbeharra betetzeko. Horretarako, behar diren neurriak hartuko ditu datuok baimenik gabe aldatu, galdu, tratatu edo atzitu ez daitezen.
Datuok ez dira inoiz tratatuko eta ez zaizkie hirugarrenei emango interesdunaren baimen argirik gabe, edota ez bada 2016ko apirilaren 27ko aipatu 2016/679 Erregelamenduaren 6. eta 49. artikuluek aurreikusten dituzten kasuetan,
Aipatu 2016/679 Erregelamenduan ezarritakoa betez, datuen lagatzaileak une orotan gauzatu ahalko ditu datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, aurka egiteko edo horien tratamendua mugatzeko eskubidea, Egoitza honetan ezarritako edozein prozedura eta zerbitzuentzat emandako datuei dagokionez.
Halakoetan, Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiak zuri buruzko daturik tratatzen ari den jakiteko eta horien gainean esleitutako eskubideak gauzatu ahal izateko, eskabidea aurkeztu behar da Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiari zuzendua, zure datuen tratamenduaren arduraduna den aldetik, edota erregistro kontuan laguntzeko diren bulego sarearen bidez (https://administracion.gob.es).
Informazioa jaso ondoren, eta hala badagokio, egindako kontsultari erantzun ahal izango zaio, burututako jardueren berri emanez.
Halaber, zure eskubideak gauzatzean gogobeterik ez zarela uste baduzu edo Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko betebehar eta eskubideen gainean informazio gehiago eskatu nahi baduzu, erreklamazioa aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean, dela webguneko inprimakiaren bidez(Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Erreklamazio Inprimakia), dela aurrez aurre, Jorge Juan kalea 6, 28001, MADRIL helbidean.
Pribatutasun politika hau Egoitzaren orrialdeei aplikatzen zaie. Politika hau ez da bermatzen webgune honetara bideratzen duten esteketan, ez eta webgune honetatik besteetara bideratzen dutenetan ere.