Ekonomia eta finantza informazioa aldizka emateko sistema eta kontuak blokeatzea

13/2011 Legearen babespean lizentzia jaso duten operadoreek ekonomia eta finantza informazioa aldizka ematea eta kontuak blokeatzea.

Aldizka informazioa ematearen gainean Ikuskaritza Zuzendariordetzak egindako jakinarazpenak Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiaren webgunean daude, eta hemen deskarga daitezke:

NOLA EGIN

Informazio ekonomiko-finantzarioa telematikoki aurkeztuko da, JAZN-ren egoitza elektronikoaren bidez: https://sede.ordenacionjuego.gob.es webgunea, Prozesuak eta Zerbitzu Elektronikoak atalean
 

Erabiltzailea aurretiaz egoitzan erregistratzea

Informazioa aurkezteko inprimakia ikusi ahal izateko, egoitza elektronikoaren erabiltzailea aurretiaz erregistratu egin beharko da, erakunde eskatzailearen IFK erabiliz. Erakunde eskatzaileak autonomia administratiboa duten unitateak baditu eta horietako bakoitzak bere eskaerak kudea ditzatela nahi badu (gainerako unitateek horren berri izan gabe), erregistratzean IFK eta dagokion sailaren kodea erabili beharko ditu. Bi horiek osatuko dute erregistroan adierazi beharreko erabiltzailea.

Informazioa aurkeztea

Ekonomia eta finantza informazioa eta kontuak blokeatzeari buruzko informazioa aurkezteko, horretarako inprimakia erabili beharko da, JAZN-ren egoitza elektronikoan aurkituko duzuna: https://sede.ordenacionjuego.gob.es webgunean, atal honetan:

Prozesuak eta Zerbitzu Elektronikoak » Operadorearentzako » Operadorearen jakinarazteko betebeharrak » Aldizkakoa ez den informazioa

Operadoreak prozedura hauek erabili beharko ditu:

  • Urteko Kontuak, kudeaketa- eta ikuskaritza-txostenak. 20xx ekitaldia
  • Urtero informazio ekonomikoa aurkeztu. 20xx ekitaldia
  • 20xx ekitaldiko xxxxxx hiruhilekoko datuak aurkeztu
  • Blokeatutako edo baliogabetutako kontuen berri eman.

Erabiltzaileak prozesu bakoitzari dagokion inprimakia bete, dagozkion fitxategiak erantsi eta eskaera berretsi beharko du.

Hemendik aurrera, elektronikoki osatu ahalko du aurkezpena, baldin eta ziurtagiri elektronikoa badu.

Erregistro elektronikoa egiten duen pertsonaren arabera, ziurtagiri mota hauek erabili ahalko dira:

  • pertsona fisikoa bada, NAN elektronikoa edo erakunde ziurtagiri-emaile ofizial batek luzatutako ziurtagiri elektronikoa (https://sede.ordenacionjuego.gob.es/eu/firma) beharko du
  • pertsona juridikoa bada, eskaera egiten duen erakundearen legezko arduradunaren izenean igorritako pertsona juridikoen ziurtagiria beharko du
  • bi kasuetan ere, aipatutako bi ziurtagirietan agertzen den IFZren balioak bat egin beharko du eskaera egiten duen erakundearen ordezkariaren eremuan idatzitako balioarekin

Akatsen zuzenketa

Datuen inprimakiek edo erantsitako fitxategiek akatsak badituzte, posta elektroniko bidez jakinaraziko zaio interesdunari, Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiaren egoitza elektronikoan izapide bera erabiliz zuzen ditzan.

Izapidearen egoerari buruzko informazioa

Aurkeztutako eskaeren izapidearen segimendua egin ahal izango da, zuzenketena eta jakinarazpenena ere bai, https://sede.ordenacionjuego.gob.es/ egoitza elektronikoan, ""Prozesuak eta Zerbitzu Elektronikoak" estekaren bidez".

Egoitza elektronikoaren gidaliburua kontsulta dezakezu.

 

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Urteko informazioa:

1. Aurreko ekitaldiko ekonomia eta finantza informazioa

Epeak: Epe osoan zehar edo ekitaldi horretan epe batez jarduera ekonomikoa burutu duten eta lizentzia duten operadoreek onetsi beharko dute, Akziodunen Batzar Nagusiak hura onartu eta hilabeteko epean.

Izapide hau erabili beharko dute: Urteko Kontuak, kudeaketa- eta ikuskaritza-txostenak. 20xx ekitaldia

egoitzako atal honetan dago: Prozesuak eta Zerbitzu Elektronikoak » Operadorearentzako » Operadorearen jakinarazteko betebeharrak » Aldizkakoa ez den informazioa

Eskaera-inprimakiaz gain, honako hauei dagokien dokumentazioa aurkeztu beharko da:

  • Erakundearen urteko kontuak
  • Kudeaketa-txostena
  • Ikuskaritza-txostena, halakorik badago.

2. Jokatzen duten pertsonei dagokienez, urtero informazio ekonomikoa eta fondoen kudeaketari buruzkoa aurkeztu.

Epeak: Bigarren hiruhilekoa: Hurrengo urteko otsailean (otsailaren 28an, gehienez ere).

Izapide hau erabili beharko dute: Urtero informazio ekonomikoa aurkeztu. 20xx ekitaldia

egoitzako atal honetan dago: Prozesuak eta Zerbitzu Elektronikoak » Operadorearentzako » Operadorearen jakinarazteko betebeharrak » Aldizkakoa ez den informazioa

Eskaera-inprimakiaz gain, honako hauei dagokien dokumentazioa aurkeztu beharko da:

  • Jarduerari lotuta hiruhileko bakoitzean izandako diru-sarrerei eta gastuei buruzko txostena. Txantiloia
  • Parte-hartzaileen kexa edo erreklamazioei buruzko laburpen txostena. Txantiloia

Bi txosten horiek aurkezteko txantiloia erabili behar da. Adierazitako esteken bitartez deskarga daitezke, edota izapidearen beraren orritik. Txantiloi horien formatua ezin da aldatu, ezta bertan ageri diren eremuak ere. hala egitekotan, egoitza elektronikoak ez du fitxategia eransten utziko. Txosten bat betetzen duzun guztietan, egiaztatu egoitzan argitaratuta dagoen txantiloiaren azken bertsioa duzula.

Hiru hilean behingo informazioa:

Epeak:

  • Apirilak 1 eta 15 bitartean, ekitaldiko lehen hiruhilekoari buruzko informazioa.
  • Uztailak 1 eta 15 bitartean, ekitaldiko bigarren hiruhilekoari buruzko informazioa.
  • Urriak 1 eta 15 bitartean, ekitaldiko hirugarren hiruhilekoari buruzko informazioa.
  • Urtarrilak 1 eta 15 bitartean, aurreko ekitaldiko laugarren hiruhilekoari buruzko informazioa.

Honako bi prozedura hauek erabili behar dira:

20xx ekitaldiko xxxxxx hiruhilekoko datuak aurkeztu

egoitzako atal honetan dago: Prozesuak eta Zerbitzu Elektronikoak » Operadorearentzako » Operadorearen jakinarazteko betebeharrak » Aldizkakoa ez den informazioa

Eskaera-inprimakiaz gain, honako hauei dagokien dokumentazioa aurkeztu beharko da:

Lehen txostena aurkezteko txantiloia erabili behar da. Adierazitako estekaren bitartez deskarga daiteke, edota izapidearen beraren orritik. Txantiloi horien formatua ezin da aldatu, ezta bertan ageri diren eremuak ere. hala egitekotan, egoitza elektronikoak ez du fitxategia eransten utziko. Txosten bat betetzen duzun guztietan, egiaztatu egoitzan argitaratuta dagoen txantiloiaren azken bertsioa duzula.

Blokeatutako edo baliogabetutako kontuen berri eman

egoitzako atal honetan dago: Prozesuak eta Zerbitzu Elektronikoak » Operadorearentzako » Operadorearen jakinarazteko betebeharrak » Aldizkakoa ez den informazioa

Eskaera-inprimakiaz gain, honako hauei dagokien dokumentazioa aurkeztu beharko da:

Txostena aurkezteko txantiloia erabili behar da. Adierazitako estekaren bitartez deskarga daiteke, edota izapidearen beraren orritik. Txantiloi horien formatua ezin da aldatu, ezta bertan ageri diren eremuak ere. hala egitekotan, egoitza elektronikoak ez du fitxategia eransten utziko. Txosten bat betetzen duzun guztietan, egiaztatu egoitzan argitaratuta dagoen txantiloiaren azken bertsioa duzula.