NPAPIrentzako euskarria indargabeturik geratu zen 2015eko apiriletik aurrera Google Chrome nabigatzailean.
Beste fabrikatzaile batzuek ere, euren nabigatzaileen etorkizuneko bertsioentzako euskarri bezala javaren applet-ak ez eramateko aukera azaltzen ari dira. Nolanahi ere, baliteke zure nabigatzailea applet-en erabilera ez onartzeko moduan konfiguraturik egotea segurtasun arrazoiengatik.
Horren aurrean, Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiak hiru sinadura aukera jartzen dizkizu eskura, zeure nabigatzailearen gaitasunaren arabera erabil ditzakezularik:
- Javaren applet bidezko sinadura
- Cl@veSinadura
- Autosinadura edo applet gabeko sinadura
- DNIeRemote Sinadura
1. Javaren applet bidezko sinadura
Aukera hau erabil dezakezu zure nabigatzaileak applet-ak tratatzeko gaitasuna duenean eta 2. klaseko ziurtagiri elektronikoa edo NAN elektronikoa duzunean.
Ziurtagiri eta sinadura elektronikoei buruzko informazio gehiagorako, kontsultatu ziurtagiri elektronikoei eta sinadurei buruzko laguntza orria.
JAZNren Egoitza Elektronikoak ere , sinadura elektronikoko bere prozeduren artean, hodeiko sinadurasistema ezartzen du, Cl@ve Sinadura izenekoa.
Cl@ve Sinadurari esker, gure Egoitza Elektronikotik egiten diren eskaera-aurkezpen guztiak sinatu ahalko dira, jokoaren administrazio-tasaren ordainketaren moduan.
Cl@ve Sinadurari esker, herritarrek elektronikoki sinatzeko aukera dute Interneteko konexioa duen edozein gailutatik , inolako software osagarriren ekipamendu edo instalazioren beharrik gabe.
Informazio gehiagorako, kontsultatu clave sinadura
3. Autosinadura edo applet gabeko sinadura
Sinadura bat behar denean, erabiltzailearen nabigatzaileak eskaera bat bidaltzen du, eta eskaera hori Ogasun Ministerioak (MINHAC, gaztelaniaz) banatutako eta aurretik erabiltzailearen ekipoan instalatutako sinadura aplikazioak, AutoSinadura izenekoak, atzitzen du. Aplikazio hori arduratzen da JAZNren Egoitza Elektronikotik igortzen zaizun dokumentua sinatzeaz, eta JAZNren sistemekin konektatzen da automatikoki, dokumentua sinatuta itzul dadin.
Konponbide honek, bai Egoitza Elektronikotik egiten diren eskabideen erregistrorako bai ordainketa pasabidean diren tasa-ordainketa eskabideak sinatzeko balio du.
Zerbitzariko sinadura eskabideen erregistro elektronikoa egiteko
Egoitza elektronikotik eskabide bat elektronikoki erregistratzean, eskabidean sinadura elektronikoa jartzea eskatzen zaio eskatzaileari. Nabigatzaileak applet-ik ezin duela onartu edo Javascript-erako euskarria ez duela gaituta hautematen bada, AutoSinadura aplikazioaren bidez egiteko aukera eskaintzen da.
AutoSinadura aplikazioa abiatzen da horrela, lehen-lehenik aplikazioa abiarazteko kanpoko protokoloa gauzatzea eskatzen duen mezu bat agertzen delarik. Behin aplikazioa abian dela, erabiltzailearen ekipoan jarritakoen artetik erabiliko den sinaduraren egiaztagiria eskatuko da. Dokumentua sinatutakoan, JAZNren sistemetara igorriko da automatikoki, prozesatua izan dadin.
Zerbitzariko sinadura joko-tasaren ordainketa eskabideetan
Sinaduraren funtzionamendua, ordainketa pasabidean, erregistro elektronikoarentzat azaldu den berdina da. Sinadura prozesua amaitu baino lehen eskatzaileak digitalki sinatu behar du ordainketa eskabidea. Izapide hau egiteko AutoSinadura erabiltzeko aukera eskaintzen da.
Nan elektronikoa ez badaukazu, erabil dezakezu ordenagailuan txartel irakurgailua du NFC telefono mugikorrean adimendunak eta irakurtzeko.
Konektatu zure mugikorra da (Nane, DNIeRemote irakurgailua PCKO 3.0 irudian, administrazio elektronikoaren zerbitzuetan sartzeko aukera izan behar duen egiaztapen digitalerako certificado, dokumentu digitalak egin, eta firmas egokien bidez aplikazioak.
Mahaigaineko aplikazioak deskargatzeko, link honetan app mugikorra eta erabiltzailearen eskuliburua