INFORMAZIO ERREKERIMENDUARI BURUZKO ARGIBIDEAK
Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiak bidalitako informazio errekerimenduak esan nahi du informazio hau eman behar duzula.
- Datuak erauzteko prozesuetan erabili den Kalitate Plana.
- BKSn (gaztelaniaz, SCI) zuzenak ez diren datuen zuzenketa.
- Datuen erauzketa berria Excel formatuan, uneko egoera dela eta BKSn zuzenak ez diren datuak zuzentzea ezinezkoa edo oso zaila izango litzatekeen kasuetan
Horrek esan nahi du abenduaren 31 baino lehen honako hauek aurkeztu behar direla derrigorrez:
- Datuak erauzteko prozesuetan erabili den Kalitate Plana. (Ez dago txantiloirik; operadore bakoitzak burutu duen kalitate plana entregatuko du).
- BKSko datuak zuzendu dituen edo ez jasotzen duen aitorpena. (Ez dago txantiloirik; operadore bakoitzak nahi bezala egin dezake aitorpena).
Horrez gain, operadoreak BKSko datuak zuzendu edo ordeztu eta berriz sortu dituela aitortu badu, 2012ko eta 2013ko datuen kalitatea egiaztatzeko epea hasiko da 2014ko urtarrilean. Arazoek jarraitzen badute, derrigorrez erauzi beharko ditu jarduera hasi zuenetik 2013ko abenduaren 31ra bitarteko operazioei dagozkien datuak, Excel formatuan, eta hala jakinaraziko zaio.
Operadoreak BKSko datuak zuzendu ezin dituela aitortu badu, automatikoki behartuta egongo da datuak Excel formatuan erauztera. Datu horiek entregatzeko epea 15 egunekoa izango da gehienez, 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera zenbatzen hasita.
Datuak erauzteko bi txantiloi daude. Esteka hauek sakatuz deskarga ditzakezu: Operador_RU_Año.xlsx txantiloia | Operador_CJ_Año.xlsx txantiloia
Txantiloiak betetzerako instrukzioak deskarga ditzakezu.
Nahiago baduzu, monitorizazioan laguntzeko postontziaren bitartez ere eska ditzakezu txantiloiak (dgoj.supervmonitorizacion@hacienda.gob.es). Ahal bezain laster jarriko dira operadoreekin harremanetan.
Arestian jasotako informazio guztia Aurrez aurreko erregistroan edo egoitza elektronikoaren bidez aurkez daiteke.
EGOITZA ELEKTRONIKOAREN BIDEZ AURKEZTEKO ARGIBIDEAK
Izapide hau gaitu da egoitza elektronikoan:
EGOITZA: https://sede.ordenacionjuego.gob.es
- ATALA: Prozesuak eta Zerbitzu Elektronikoak -> Operadorearentzako -> Operadorearen jakinarazteko betebeharrak -> Aldizkakoa ez den informazioa
PROZESUA: BKSko Kalitate plana
Izapide honen bitartez, batera edo bereiz aurkez ditzakezu hiru informazio-mota horiek.
Nola funtzionatzen duen azaltzeko, zenbait adibide jarriko ditugu.
- 1. adibidea (Eskaera: Kalitate plana+ Aitorpena+ 2012ko datuen erauzketa - Eskaera: 2013ko datuen erauzketa)
Abenduaren 26an operadoreak kalitate plana, BKSko datuak berriz sortzeko ezintasunaren aitorpena eta 2012ko datuen erauzketa aurkeztuko ditu.
2013ko datuen erauzketa geroago aurkeztuko du, eskaera berri bat bide.
- 2. adibidea. (Eskaera: Kalitate plana+ Eskaera: Aitorpena)
Abenduaren 10ean kalitate plana aurkeztuko du
Abenduaren 28an aitorpena aurkeztuko du, BKSko datuak berriz sortu direla aitortuz.
Ez da beste ezer aurkeztu behar, JAZN-k datuak egiaztatu ondoren erauzketa berria eskatzen duen kasuetan salbu.
- 3. adibidea. (Eskaera: Kalitate plana - Eskaera: Aitorpena - Eskaera: datuen erauzketa)
Abenduaren 26an kalitate plana aurkeztuko du
Abenduaren 30ean aitorpena aurkeztuko du, BKSko datuak EZIN direla berriz sortu aitortuz.
Urtarrilaren 7an 2012ko eta 2013ko datuen erauzketa aurkeztuko du