Eskaeren erregistroa JAZN-ren (gaztelaniaz, DGOJ) egoitza elektronikoan

Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiaren (JAZN; gaztelaniaz, DGOJ) egoitza elektronikoaren bitartez egindako prozedura gehienen aurkezpena egiteko, eskaera erregistratu egin behar da, elektronikoki edo aurrez aurre.

Azken kasu horretan, izapidearen gainontzeko zatia elektronikoa da, eta eskatzaileak egoitza elektronikoaren bidez jaso ahalko du jakinarazpena, baita berak egoitzan bertan eskaeraren egoera kontsultatuta ere.

Jarraian azalduko ditugu eskaerak erregistratzeko bi moduak eta beharrezko elementuak.

 

  1. ERREGISTRO ELEKTRONIKOA

 

  1. AURREZ AURRE EGINDAKO ERREGISTROA.

 

 

  1. ERREGISTRO ELEKTRONIKOA Orrialdearen hasierara itzultzen da

Eskaera egoitza elektronikoaren bitartez erregistratzeko, autoritate ziurtagiri-emaile aitortu batek igorritako ziurtagiri elektroniko bat izatea beharrezkoa da. Aitortutako erakundeen zerrenda deskarga dezakezu. Bestela, Estatuko Administrazio Publikoen Idazkaritzaren webgunean ere kontsulta dezakezu.

Erregistro elektronikoa egiten duen pertsonaren arabera, ziurtagiri mota hauek erabili ahalko dira:

  • pertsona fisikoen kasuan, NAN elektronikoa edo beste aitortutako autoritate ziurtagiri-emaile batek igorritako ziurtagiri elektronikoa.
  • pertsona juridikoen kasuan, eskaera egiten duen erakundearen legezko arduradunaren izenean igorritako pertsona juridikoen ziurtagiria. 

Bi kasuetan ere, aipatutako bi ziurtagirietan agertzen den IFZren balioak bat egin beharko du eskaera egiten duen erakundearen ordezkariaren eremuan idatzitako balioarekin.

 

1.1 Zer da ziurtagiri elektronikoa? Orrialdearen hasierara itzultzen da

Ziurtagiri elektronikoa horretarako gaitasuna duen erakunde batek elektronikoki sinatutako dokumentua da; pertsona fisikoak, juridikoak eta izaera juridikorik gabeko erakundeak identifikatzeko balio du.

Ziurtagiriak hainbat formatutan aurkeztu daitezke: txarteletan (hardware ziurtagiriak), esate baterako, NAN elektronikoa (NANe); edo software formatuan, Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalak (DZFN; gaztelaniaz, FNMT) igortzen dituenak, esaterako, kasu honetan ere "ziurtagiriak hodeian" sistema bidez emandako Cl@ve alegia.

 

1.2 Ziurtagiria lortzeko urratsak Orrialdearen hasierara itzultzen da

Ziurtagiri elektronikoa lortzeko oinarrizko urratsak (geroago garatuko direnak) hauek dira:

  1. Internet bidezko eskaera autoritate ziurtagiri-emaileari (gaztelaniaz, AC). Urrats honetan “Eskaera kodea” lortuko duzu. Inprimatu kodea.
  2. Eskatzailea baimendutako erregistro-bulego batera bertaratu beharko da. Bertan erakutsi beharko ditu eskaera kodea eta gainontzeko dokumentuak.
  3. Behar izanez gero, deskargatu ziurtagiri elektronikoa eskaera egiteko erabili den ordenagailu beretik  dagokion ziurtagiria lortzeko (edo hodeian edo txartela erabiltzeko aukera.

 

1.3 Nork eska dezake ziurtagiri bat? Orrialdearen hasierara itzultzen da

Pertsona fisikoek, adindunak badira eta IFZ badute (ziurtagiriak ezin zaizkie eman pertsona fisikoen ordezkariei). Beren izenean igorritako ziurtagiri bakarra baino ezin dute izan, erakunde igorleak desberdinak badira salbu. Datu berak erabilita beste eskaera bat eginez gero, aurreko ziurtagiria baliogabetu egingo litzateke.

Bestalde, atzerritarrek ere (Espainian bizitzea ez da beharrezkoa) ziurtagiriak eska ditzakete Atzerritarren Identifikazio-Zenbakia (AIZ) badute edota, Europar Batasuneko herritarrak izanik eta bizileku-txartelik ez badute, Europar Batasuneko Herritarren Erregistroko Ziurtagiria eta pasaportea erabilita.

Pertsona juridikoak, behin betiko IFZrekin. Dituzten ordezkari legal edo borondatezko bezain beste ziurtagiri izan ditzakete igorrita eta indarrean, betiere bigarren horiek agindu berezi eta zehatza ematen dien ahalordea erakusten badute ziurtagiri elektronikoaren eskaria egiterakoan.

 

1.4 Ziurtagiria lortzea Orrialdearen hasierara itzultzen da

Lehenik eta behin, ziurtagiri elektronikoa internet bidez eskatu behar da, autoritate ziurtagiri-emaile (gaztelaniaz, AC) baten webgunean. Eskaera egin ondoren, eskatzaileak bere nortasunaren frogak eman beharko ditu, autoritate ziurtagiri-emaile batek gaitutako erregistro bulego batera joanda (Erregistro Autoritateak), eskaera kodearekin eta kasu bakoitzean beharrezkoa den dokumentazioarekin. Azkenik, eskaera egiteko erabilitako ordenagailuan ziurtagiria deskargatu beharko da internet bidez (software ziurtagirien kasuan, ez txartelen kasuan).

JAZN-rekin (gaztelaniaz, DGOJ) https://sede.ordenacionjuego.gob.es webgunean jarduteko, aitortutako autoritate ziurtagiri-emaileen zerrenda kontsulta dezakezu.

Halaber, autoritate ziurtagiri-emaile bakoitzaren webgunean onartutako erregistro bulegoen zerrendak aurki daitezke, baita ziurtagiri elektronikoa lortzeko, berritzeko, baliogabetzeko prozedura, epeak eta abar ere.

 

1.5 Ziurtagiria instalatzea Orrialdearen hasierara itzultzen da

Autoritate ziurtagiri-emaile batek ziurtagiria igorri ondoren, ordenagailuko nabigatzailean instalatu beharko da. Ziurtagiri bat edo hardwarearen hodeian direnean, ez da beharrezkoa instalarlo nabigatzailean, txartelen irakurgailua erabil behar izaten da horrelakoetan.

Ziurtagiri elektronikoaren formatua softwarea baldin bada, gomendagarria da USB gailu batera edo bestelako biltegiratze gailu batera esportatzea, segurtasun-kopia bat izate aldera. Halaber, ziurtagiria aldi berean beste ekipo edo nabigatzaileetan erabili ahal izateko esporta daiteke ere.

 

1.6 Ziurtagiriaren indarraldia Orrialdearen hasierara itzultzen da

Ezberdina da ziurtagiri motaren arabera, erabilera esparruaren arabera eta igorri duen autoritate ziurtagiri-emailearen arabera. Adibidez, Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalak (gaztelaniaz, FNMT) zergen esparrurako pertsona juridiko bati igorritako ziurtagiriak bi urteko indarraldia du; hiru urtekoa, pertsona fisikoen kasuan. Indarraldia amaitu ondoren, ziurtagiria iraungi egingo da eta ezin izango da erabili.

 

1.7 Ziurtagiria berritzea Orrialdearen hasierara itzultzen da

Ziurtagiriaren berritzea indarraldia amaitu aurretik egin beharko da, eta ez da beharrezkoa izango berriz ere erregistro bulegora joatea. Iraungitze data baino 60 egun lehenago berritu ahalko da gehienez ere.

 

1.8 Ziurtagiria baliogabetzea Orrialdearen hasierara itzultzen da

Ziurtagiria baliogabetzeak esan nahi du haren indarraldia amaitu aurretik baliotasuna kentzea, galdu egin delako edo pertsona ezezagunek kopia egin dutela susmatzen bada.

 

1.9 Ziurtagiria ezabatzea Orrialdearen hasierara itzultzen da

Ziurtagiria nabigatzailetik edo txartel kriptografiko batetik ezabatzean datza. Hori egin ostean, ezin izango da berriz ere erabili, segurtasun-kopia bat egin ez bada behintzat (software formatudun ziurtagirien kasuan bakarrik). Txartel formatuko ziurtagirien kasuan, ezinezkoa da segurtasun-kopiak egitea.

 

1.10 Zein dokumentazio behar dut nortasuna frogatzeko? Orrialdearen hasierara itzultzen da

Autoritate ziurtagiri-emaile bakoitzak zehazten du nortasuna frogatzeko aurkeztu behar den dokumentazioa zein den. Haien webguneetan aurki daiteke informazio hori. Jarrian zehaztuko ditugu Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalean (gaztelaniaz, FNMT) ziurtagiri elektronikoa lortzeko beharrezkoak diren dokumentuak:

 

1.10.1 Pertsona fisikoa Orrialdearen hasierara itzultzen da

Pertsona fisikoak dokumentu hauekin bertaratuko dira ziurtapeneko erakundeetara:

  • Ziurtagiriaren eskaera kodea, aurretik interneten lortuko dena.
  • NAN edo, Europar Batasunetik kanpoko herritarrentzat, bizileku-txartela (AIZ). Ikus 1.10.1.1 atala
  • Bizileku-txartelik ez duten Europar Batasuneko herritarrek, Europar Batasuneko Herritarren Erregistroko Ziurtagiria eta pasaportea aurkeztu beharko dituzte.

 

Ziurtagiria lortzeko erregistro fisikoa leku hauetan egin ahalko duzu:

Espainian:

Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalaren (gaztelaniaz, FNMT) bilaketa zerbitzuaren bitartez aurki ditzakezun bulegoetan, GERTUENEKO BULEGOAK bilatuz.

Erregistro bulegoen artean daude, besteak beste, Gizarte Segurantzako bulegoak eta Zerga Administrazioko Estatu Agentzien (gaztelaniaz, AEAT) Ordezkaritza eta Administrazioak. Azken horiek esteka hau jarraituta kontsulta ditzakezu. AEAT-ren Ordezkaritza eta Administrazioak

 

Atzerrian

Espainiak atzerrian dituen KARRERAKO BULEGO KONTSULARRETAN. Aduana erregistroetan ezin da egin.

Izapideak arintze aldera, bulego kontsular batean erregistratuz gero, bulegoan bertan eska dezakezu kontratuaren eskaneatutako kopia helbide honetara bidaltzea: registroceres@fnmt.es. Kopia hori bidalita ere, DZFN - TEE-ra (gaztelaniaz, FNMT - RCM) kontratu originala bidaltzea beharrezkoa da, halako prozeduretarako xedatuta dagoen moduan.

Kontu horretan ez dira jorratuko kontsulatuetan eskatutako ziurtagiriak igortzearekin zerikusirik ez duten gaiak.

OHAR GARRANTZITSUA: Ezin izango dira pertsona juridikoen ziurtagiriak erregistratu Espainiak atzerrian dituen Karrerako bulego kontsularretan.

 

1.10.1.1 Atzerritarren Identifikazio-Zenbakia (AIZ) Orrialdearen hasierara itzultzen da

Arrazoi ekonomiko, profesional edo sozialak direla eta atzerritarrek Espainiarekin harremanak badituzte, identifikazio modura zenbaki pertsonal, bakar eta esklusiboa izango dute, eta sekuentziaz osatuta egongo da.

Zenbaki pertsonala atzerritarraren identifikatzailea izango da, eta igorri edo izapidetzen zaizkion dokumentu guztietan agertu beharko da, baita nortasun agiriari edo pasaporteari gehitzen zaizkion eginbide guztietan ere.

Interes ekonomiko, profesional edo sozialak direla eta, ondorengo eskaerak onartuko dira AIZ emateko:

  1. Interesdunak berak Espainian egindakoak,
  2. Interesdunak ordezkari baten bitartez Espainian egindakoak,
  3. Eskatzailea bizi den herrialdeko Ordezkaritza Diplomatiko edo Espainiako Bulego kontsularretan, helbidearen arabera dagozkionetan.

 

Zenbaki hori esleitzeko, dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

  • Inprimaki-eskaera normalizatua (EX-15), atzerritarrak behar bezala beteta eta sinatuta.
  • Pasaporte osoaren jatorrizkoa eta kopia, edo nortasun agiria, edo bidaia-titulua edo indarrean dagoen izen-emate zedula.
  • Eskaera justifikatzeko arrazoi ekonomiko, profesional edo sozialen azalpena.
  • Eskera ordezkari baten bitartez egiten denean, eskaera aurkezteko adinako ahalorde argia erakutsi beharko du.

 

Ohar garrantzitsua: Europar Batasunetik kanpoko atzerriko dokumentu publiko oro aurretik legeztatu egin beharko da, eta, beharrezkoa izanez gero, gaztelaniara edo eskaera aurkezten den lurraldeko hizkuntza koofizialera itzuli beharko da. Horri buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Immigrazio eta Emigrazioko Idazkaritza Orokorraren informazio-orria kontsulta dezakezu.

 

1.10.2 Pertsona juridikoa Orrialdearen hasierara itzultzen da

Egun, DZFN-TEE-k (gaztelaniaz, FNMT-RCM) zerga esparruan aitortutako ziurtagiri elektronikoak igortzen ditu pertsona juridikoentzat. Beraz, halako ziurtagiriak lortzeko erregistroak Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren (gaztelaniaz, AEAT) edo Nafarroako Foru Erkidegoaren bulegoetan bakarrik gauzatu ahal dira, ziurtagiriak igortzeko akordioa duen erakundearekin. Informazio gehiago jasotzeko eta pertsona juridikoentzako ziurtagiria lortzeko: FNMT egoitza elektronikoan eta AEAT-ren webgunean.

Ezin izango dira pertsona juridikoen ziurtagiriak erregistratu Espainiak atzerrian dituen Karrerako bulego kotsularretan

Pertsona juridikoen ziurtagiri elektronikoari dagokionez, erakundea legalki eratuta dagoela eta martxan jarraitzen duela egiaztatuko da, baita eskaera egiteko hautatutako ordezkari legalaren zein ahaldunaren kargua indarrean dagoela eta dioen pertsona dela ere.

Ziurtagiri elektronikoaren eskaera egiteko agindu berezi eta argia duen ordezkari legala edo borondatezko ordezkaria AEAT-ren edozein bulegotan BERTARATUKO da, bere burua identifikatuko du eta frogatu beharko du erakundearen dokumentazioarekin ziurtagiri elektronikoa eskatzeko eta DZFN-ren (gaztelaniaz, FNMT) kontratua sinatzeko gaitasuna duela.

Hala egiterik nahi ez baduzu edo bertaratzeko aukera izan ezean, ordezkari legal edo ahaldun horrek notario aurrean sinatu ahalko du DZFN-ren (gaztelaniaz, FNMT)) kontratua, eta, notarioak sinaduraren legitimazio eginbidea igorri ondoren, AEAT-ra bidali beharko du gainontzeko informazioarekin batera.

Ordezkari legalak edo borondatezkoak honakoa aurkeztu beharko du AEAT-ren bulegoetan:

  • Ziurtagiriaren eskaera kodea, aurretik interneten lortuko dena.
  • Orokorrean, dokumentu hauek:

 

  1. Erakundeari buruzko dokumentazioa:
  • Merkataritza erakundeak eta Merkataritza Erregistroan derrigorrez izena eman behar duten gainontzeko pertsona juridikoak: Merkataritza Erregistroaren ziurtagiria, eratze datuei eta haien izaera juridikoari buruzkoa.
  • Elkarteak: izen emanda badaude, elkarteen erregistroko ziurtagiria erakutsi beharko dute. Bestela, sorrera-akta, estatutuak eta presidentearen izendatzea erakutsi beharko dira, akta liburuekin edo idazkariak igorritako ziurtagiri baten bitartez.
  • Fundazioak: fundazio erregistroaren ziurtagiria, izen-ematearen eta patronatuaren datuekin (guztien sinadura beharrezkoa da). Patronatuak norbaiti ziurtagiri elektronikoa lortzeko gaitasuna edo ahalordea ematen badio, notario-ahalorde bitartez izan beharko da.
  • Kooperatibak: kooperatiba erregistroaren ziurtagiria, izen-ematearen eta Kontseilu Errektorearen datuekin batera (denek sinatu beharko dute, presidenteak ordezkaritza lanak egitea erabaki ez bada behintzat).
  • Elkarte zibilak eta beste pertsona juridikoak: haren sorrera modu fede-emailean frogatzen duen dokumentu publikoa.
  • Egoiliarrak ez diren pertsona juridikoak: lehen aipatutako dokumentuen kopia legeztatuak erakutsi beharko dituzte Espainian igorri ez badira; Hagako apostilla izan beharko dute, eta, behar izanez gero, itzultzaile ofizial batek itzulita egon beharko dute.

 

  1. Ordezkariaren dokumentazioa:
  • Eskatzailea erregistroan izena eman behar duenaren administratzailea edo ordezkari legala baldin bada: dagokion erregistroko ziurtagiria, izen-emateari eta karguaren indarraldiari buruzkoa. Ziurtagiri hori zerga esparrurako pertsona juridikoentzako ziurtagiri elektronikoaren eskaera baino hamar egun lehenago igorri beharko da. Ziurtagiria igorri eta hurrengo egunean hasiko da epea, larunbatak, igandeak eta jai-egunak kontuan izan gabe.
  • Ordezkari legala erakunde juridiko bat baldin bada, ziurtagiriak zehaztu beharko du aldi berean zein pertsona fisikok ordezkatzen duen erakunde hori.
  • Ordezkapen legaleko adibide ohikoenak:
    • Administratzaile bakarra: era esklusiboan elkartea ordezkatzeko gaitasuna ematen zaio. NAN edo pasaporte bidez identifikatuko da, eta kontratua sinatuko du DZFN-rekin (gaztelaniaz, FNMT).
    • Elkarren arteko administratzaileak: batera lan egin behar duten administratzaileak batu egiten dira, eta denek sinatu behar dute DZFN-ren (gaztelaniaz, FNMT) kontratua.
    • Administratzaile solidarioak: administratzaile batek baino gehiagok osatuko dute, eta denek indibidualki izango dituzte ordezkaritza gaitasunak; hala, bakoitzak besteen beharrik gabe jardun ahal izango du. Haietako edozeinek sina dezake.
    • Administrazio kontseilua: ordezkaritza gaitasuna kontseiluarena da, eta elkargo modura jardungo du. Hala ere, estatutuek ordezkaritza gaitasuna eman ahalko diote kontseiluko kide bati edo bat baino gehiagori, indibidual edo talde gisa; Merkataritza Erregistroan erregistratu beharko da, gainera.
  • Borondatezko ordezkaritzaren kasuan, ziurtagiri elektronikoa eskatzeko baimen argia duen notario-ahalordea beharrezkoa izango da.

 

1.11 Nola sartu Cl@ve bidez Vuelve al inicio de la página

Cl@ve zerbitzu publikoetarako herritarren sarbide elektronikoa bateratzera eta erraztera zuzendutako sistema bat da. Bere helburu nagusia da herritarra identifikatu ahal izatea Administrazioaren aurrean, aurretik hitzartutako gako (erabiltzailea gehi pasahitza) batzuen bidez, zerbitzuetara sartzeko pasahitz ezberdinak gogoratzen ibili beharrik gabe, eta ziurtagirien erabilera erraztuz, horien erabilera ez dagoelako hardwaredun gailu bati edo software bat jartzeari loturik.

 

1.12 Nola erregistratu Cl@ve-n Vuelve al inicio de la página

Cl@ve bidez JAZNren Egoitza Elektronikoan sartzeko Cl@ve sisteman erregistratu beharko zara maila aurreratuko erregistro bat eginda. Horretarako, erakunde hauetako edozein bulegotan aurrez aurre erregistratu beharra dago, nahitaez: Gizarte Segurantza, Zerga Administrazioko Estatu Agentzia, Enplegu Zerbitzu Publikoa edo Gobernuko ordezkaritzak. Edo, bestela, ziurtagiria digitala edo NAN elektronikoa erabil dezakezu Cl@ve-ren webguneko erregistro zerbitzuan. (http://clave.gob.es/clave_Home/registro/Como-puedo-registrarme.html)

Administrazio elektronikoko zerbitzuen erabiltzaileak nahi duen identifikazio metodoa aukera dezake, aplikazioak eskatzen duen segurtasun mailarekin, eskura direnen artetik.

JAZNren Egoitza Elektronikoan balioztatzeko, hain zuzen, eskuragarri dago Cl@ve Iraunkorraren bidez hitzartutako gakoen erabilera

Cl@ve Iraunkorra: Egiaztatze sistema bat da, Administrazioaren zerbitzu elektronikoetara sarritan jo beharrean diren pertsonei zuzendua. Erabiltzaile-kode bat, erabiltzailearen NANa edo IFZ eta pasahitz bat erabiltzen dira. Pasahitz hori aktibatze-prozesuan sortzen da eta zeuk bakarrik jakin behar duzu zein den. Aktibatze-prozesura sartzeko, berriz, aurretik erregistratu beharra dago sisteman.

Segurtasun maila handia eskatzen duten administrazio elektronikoko zerbitzuentzat sistemak egiaztatze handiagoa eskatzen du, eta erabilera bakar bateko (One Time Password, OTP) zenbakizko kode bat sartu behar da, zeina aurretik SMS mezu batez zure telefono mugikorrera iritsia izango zaizu.

Informazio xehatuagoa lor dezakezu egun eskuragarri dauden aukerei buruz eta Cl@ve-ri buruzko guztiaz honako esteka honetan: http://clave.gob.es

 

  1. AURREZ AURREKO ERREGISTROAOrrialdearen hasierara itzultzen da

Ziurtagiri elektronikorik ez badaukazu, inprimakia bete ostean, beharrezko dokumentuak erantsitakoan eta aurkezpen eskaera berretsi ondoren, eskaeraren inprimaki ofizial bat jasoko duzu. Hura inprimatu ostean, sinatu egin beharko duzu erregistro administratibo fisiko batera eramateko. Bide hori erregistro elektronikoa bezain baliozkoa da.

Edozein kasutan, egoitza elektronikoan aurkeztutako dokumentazio guztiak elektronikoki erregistratutakoen eta gainontzeko izapide elektronikoen balio bera izango du. Hala, interesatuak jakinarazpenak egoitzan jaso ahalko ditu, eta bere izapideen egoera ere kontsultatu ahalko du webgune horretan.

Gogoratu aurrez aurre aurkezteko inprimatutako dokumentua eskaeraren laburpena dela, eta ez du eskaerako hainbat informazio garrantzitsu biltzen. Interesdunaren eta ordezkariaren (baldin badago) nortasuna eta harremanetarako informazio orokorra biltzen du bakarrik.

Hortaz, eskaera egoitza elektronikoan bete daiteke, dokumentu ofiziala inprimatu (ondoren erregistrora eramateko), sinatu eta gaitutako edozein erregistro administratibora eraman.

Hau da erregistro administratiboa arautzen duen oinarrizko araudia: Administrazio Publikoen Erregimen Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/92 Legea (gaztelaniaz, LRJ-PAC) eta, Estatuko Administrazio Orokorraren esparruan, maiatzaren 7ko 772/1999 Errege Dekretua. Azken horrek arautzen du Estatuko Administrazio Orokorrean aurkezten diren eskaerak, idatziak eta jakinarazpenak, baita igortzen diren dokumentuen kopiak, jatorrizkoen itzultzeak eta erregistro bulegoen erregimena ere.

 

2.1 Zeintzuk dira erregistro bulegoak? Orrialdearen hasierara itzultzen da

Herritarra administraziora zuzentzen denean, leku hauetako edozein erabili ahalko du eskaerak, idatziak eta jakinarazpenak aurkezteko. Halaber, aurkezpen eskaeran nahitaez agertu beharko da dagokion erakunde publikoak noiz jaso duen:

  • Estatuko Administrazio Orokorrari dagokion edozein erakunde administratiboren erregistroak
  • Edozein Autonomia Erkidegotako administrazioei dagokien edozein erakunde administratiboren erregistroak
  • Elkarlanerako hitzarmena ("Leihatila bakarreko" hitzarmenak, gaztelaniaz "Ventanilla Única" deritzenak) sinatu duten tokiko erakundeen erregistroak.
  • Correos-en bulegoetan, kasu bakoitzerako araudiak xedatzen duen eran.
  • Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo bulego kontsularretan.
  • Indarrean dauden xedapenek ezartzen duten beste edozein lekutan.

Estatuko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde publikoen erregistro bulegoen zerrenda eguneratu eta argitaratzen du Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioak.